Zuzenean

Urte berriko lehen uzta Izkander Fernandezen eskutik

2023a ez da Izkanderrek nahiko lukeen moduan hasi, baina itxaropentsu agertu da udaberrira begira. Lehen berrogei egunetan jaso dugunetik lau lagin ekarri dizkigu aste honetan MusikHaria saiora.

Audio_placeholder

Urte berriko lehen uzta Izkander Fernandezen eskutik

Loading player...
Iggy Pop 2022ko Donostiako Jazzaldian izan zen.
Iggy Pop 2022ko Donostiako Jazzaldian izan zen. (Jon URBE | FOKU)

Izkander Fernandezek esan zigun 2023ko sorkuntzari begira jartzeko nagia zuela urte hasiera honetan. Aste batzuk pasa dira eta ez dakigu Phil marmotaren iragarpenak aldartea aldatu ote dion edo ez, baina hasi da urte berriko uzta biltzen: «Urte berria ez da oso ondo hasi nazioartean, baina aurrerapenak-eta ikusita, gauza interesgarriak etortzeke daudela esan dezakegu».

Boygenius - Emily I'm sorry
Hirukote interesgarri baten elkarketaz hitz egin digu hasteko eta behin MusikHaria saioko kolaboratzaile lemoaztarrak: «Ez dugu taldea entzun tarte honetan, baina taldeko partaideak bai. Julien Baker, Phoebe Bridgers eta Lucy Dacus dira hirukotea osatzen dutenak. Hirurek bakarka disko dotoreak atera dituzte eta 2018an EP bat atera zuten elkarrekin eta aurten, Tony Berg ekoizlearekin elkarlanean, martxoaren 31n, diskoa aterako dute. Itxura guztien arabera EP hartan bakoitzak kantu bat egin zuen eta hautatu dudana Phoebe Bridgersena dela esango nuke. Bagenekien Rolling Stones aldizkarirako Nirvanaren estiloko argazkiak egiten ibili zirela, zerbait egon zitekeela hor, baina gauza gehiagorik ez genuen jakin. Orain, ordea, badakigu martxoan etorriko dela disko osoa, ‘The record’».

Iggy Pop - Strung out Johnny
Nekaezina litzateke Iggy Pop deskribatzeko adjektibo egokiena: «Energiaz gainezka dago eta aurtengo Azkena Rocken Gasteizen izango da berriz ere. Abenduaren 12an aurkeztu zuen lehen aurrerapen kantua eta urteko lehen ostiralean kaleratu zuen diskoa, dena nahikoa azkar joan zen beraz. Sorpresa bat izan da diskoa bera, oso ondo dagoelako baina baita anitza delako ere. Bere ibilbidearen nahasketa on bat egiten du, energia eta indarraz gainera melodia, 80etako soinua eta halakoak aurkitu daitezkeelako diskoan. Eta kantu hau hautatzearen arrazoia sinplea da, Iggy Popek berak hau hautatu zuela irratietan entzun zedin.

The Men - Anyway I find you
Iggy Popen kasuan bezala, honetan ere diskoa kaleratuta dago, otsailaren 3an atera zutelako The Men taldekoek azken lana: «New Yorken, Brooklynen sortuak, bertako kideek familia itarrietan dute jatorria abizenei erreparatzen badiegu. Lehen bi diskoekin zerrenda askotan aipatua izan zen taldea eta pandemian ere disko bat atera zuten, baina ez nintzen konturatu. Oraingoan ‘New York City’ diskoa atera dute eta hemen, talde askok egiten duen moduan, denak elkarrekin eta areto berean jota grabatu dute. Ekoizpen arraro samarra duela nabaritzen da, baina diskoa oso ona da, punk-rocka oinarri duena, baina soula edota high energya ere entzun daitezke bertan. Kantu honek, gainera, americana puntu bat ere badu eta The Shadys bezalako talde bat ekarrik dit gogora. Bukatzeko, esan disko hau 2023an atera direnetatik onena iruditu zaidala ezbairik gabe».

Paramore - C'est comme ça
Hypea delakoa sortzea, hau da, ikusmina edota zerbaiten desira sortzea zer den ondo daki Paramore taldeak, 2022ko urtarrilean esan baitzuten diskoa grabatzera sartuko zirela. Gero, irailean atera zuten lehen aurrerapen kantua. Berriz ere Hailey Williamsen indarra kusiko dugu lan honetan: «Sei urte dira diskoa atera zutenetik eta, gainera, nik uste dut aurreko diskoa eskasena izan zela. Hortaz, beren lehenagoko soinuetara, iluntasunera eta kontu interesgarriagoetara itzuli dira ‘This is why’ diskoarekin. Otsailaren 10ean kaleratuko dute eta ni dendetatik bueltaka ibiliko naiz ea diskoa lortzen dudan, erostea erreza izango ez bada ere. Etxean hitz eginda daukagu taldea zuzenean ikustea interesgarria izan daitekeela, baina Readingekoa bezalako jaialdietan ez bada, ez dut uste gertuago edukiko ditugunik».

Jaurlaritza Logoa