Zuzenean 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

13:00h - 14:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Garazi Castaño

«Sonetoa adiktiboa da»

Sonetoen adikzioan jauzi da Harkaitz Cano. ‘Pozaren erdia’ poesia bilduma aurkeztu zuen azaro amaieran, hamalau lerrodun 64 poema biltzen ditu. Ostegun arratsaldean aurkeztu du liburua Ahotsenean, Ane Garciaren laguntzarekin.

Audio_placeholder

«Sonetoa adiktiboa da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Harakitz Cano ‘Pozaren Erdia’ liburuaren aurkezpenean, Durango
Harakitz Cano ‘Pozaren Erdia’ liburuaren aurkezpenean, Durango (Garazi Castaño )

‘Pozaren erdia’ izena jarri dio Harkaitz Canok Susa argitaletxearen eskutik plazaratu duen lan berriari. Sonetoak aukeratu zituen Canok hogeita hamar urtez idazten egon ostean bere burua «harritzeko».

Sonetoen eraginpean igaro zuen pandemia «sudokuak egiten dituenaren tankeran». XIII. mendeko Italian ekin zioten sonetoak idazteari eta, besteak beste, Shakespere bezalako klasiko batek eman zion tradizioari segida. Hamalau lerroko poemak dira; eta lerro bakoitza hamabi edota hamahiru silabakoak izan ohi dira. Idazleak, ordea, 14x14koak ondu ditu.

Neurriak eskaintzen duen solemnitatea azpimarratu du Canok: «Batzuetan denak ezin du izan fibroloa edo informala». Ironiarekin uztartu du solemnitate hori; idazlearen ustez, ekidinezina da hori: «kontrapisu» edo «erreakzio» bat behar da, eta beraz, ironia eta solemnitatearen arteko oreka lortzen saiatu da idazlea.

Norberarengandik bereizezina den eta landu behar dugun pozaren errebindikazioa da liburuaren izenburua. «Badago pozaren erdi bat ezin dioguna uko egin, poz horretatik eraikitzen delako beste guztia». Persiarren esaera bat ere izan du inspirazio iturri: haien esanetan, pozaren erdia pozaz hitz egitea da.

Jaurlaritza Logoa