Zuzenean

Bigarren Kafea

Indarkeria Politikoa; matxismoak ez du mugarik

Bihar, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Sistema patriarkal honek esparru guztiak hartzen ditu; baita politikarien diskurtsoak ere. Irene Montero, Marielle Franco, Jo Cox eta Elisa Zepeda Lagunas politikarien jazarpena aztertu dugu.

Audio_placeholder

Indarkeria Politikoa; matxismoak ez du mugarik

Loading player...
Irene Montero responde al exabrupto de la diputada de Vox Carla Toscano.
Irene Montero responde al exabrupto de la diputada de Vox Carla Toscano. (Fernando SÁNCHEZ | EUROPA PRESS)

Feminismoak arantzaz betetako bidea zeharkatu du honaino iristeko, eta asko daukagu aldarrikatzeko oraindik. Nehork uka lezake, indarkeria hori nonahikoa dela; etxean, kalean, eskolan, medikuarenean, bulegoetan gertatzen da. Baita, ustez herrialde bat ordezkatzen duten eta goi-mailako ikasketak dituzten langile publikoen ahotan ere. 

«Zuk duzun meritu bakarra Pablo Iglesias sakon aztertu izana da». Hitz horiek Carla Toscano Vox alderdiko diputatuak Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroari eskaini zizkion, atzo, Espainiako Kongresuan izandako aurrekontuen eztabaidan. 

Herenegun, azaroaren 22an, Ciudadanos izan zen irainen arduraduna, Zaragozako Carmen Herrarte zinegotziaren bitartez. Udalean egindako Ogasun Batzordean, Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legearen harira, esan zuen Irene Montero «dagoen tokian dagoela alfa arrak ernaldu duelako».

Azken 48 ordutako bi adibide besterik ez dira. Irainen ehuneko oso baxua islatzen duten bi adibide. Monterok planto egin du, eta hitza jarri die eraso horiei, 'Indarkeria politikoa'. Asko izango dira orain horren aurka egingo dutenak, eta kontzeptua barregarritzat joko dutenak. Horren aurrean, hemeroteka errepasatzea bezalakorik ez dago. 

Atzera begira jarri eta Marielle Franco, Jo Cox eta Elisa Zepeda Lagunas politikarien jazarpena aztertu dugu Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa