Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Tomas Vouilloz

Bere lau abesti kuttunenak zein diren kontatu digu Tomas Vouilloz psikologoak 'Doinuetatik Haratago' tartean. Ingeles, gaztelania eta euskarazko kantak aukeratu ditu. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Tomas Vouilloz

Loading player...
Tomas Vouilloz
Tomas Vouilloz (Tomas Vouilloz)

Tomas Vouilloz psikologo gonbidatu dugu aste honetan 'Doinuetatik Haratago' tartera. Bere lau abesti kuttunenak zein diren kontatu dio Gartxot Unsain lankideari, eta zerrenda ederra osatu du. 

Aukeratu duen lehen kantuarekin dantzan jarri gaitu. «Lehenengo MP3a erosi nuenean, abesti hau izan zen sartu nuen lehena» kontatu digu eibartarrak. Bigarrenarekin Argentinara eraman gaitu, «hain goxoa eta hain melankolia da kantua» amets batekin alderatu duela Vouillozek. «Bukaera tristea du, baina garaipen sentsazioarekin». 

Hirugarrenarekin estiloz aldatu du guztiz; «garai hip-hoperoa eduki nuen 13 urterekin» aitortu digu. Eta azkenarekin barrenak hustu ditugu; «Identifikatuta sentitu nintzen, abesti hau idatzi zutenean, ni bezala zeudela» esan digu.  «Sentitu dezakezu zuk bakarrik sufritzen duzula, baina denok dauzkagu miseriak». 

Jaurlaritza Logoa