Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Amaia Irazabal

Amaia Irazabal aktore bizkaitarra gonbidatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartera, bere abesti kuttunen zerrenda osatzera. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Amaia Irazabal

Loading player...
amaia Irazabal
amaia Irazabal

Amaia Irazabalek antzerkia du ogibide, eta duela gutxi irakaskuntzan hasi da; baina lanpetuta dabilen arren, musika entzuteko tartea topatzen du. «CD bat erre arte entzuten zuen horietakoa izan nintzen» kontatu digu. Garai hartako oroitzapenen artean, Ken Zazpiren «disko berdea» edo Doctor Deseo.

Orain musika gutxiago entzuten du eta hala ere, zaila egin zaio abesti kuttunen zerrenda osatzea. «Kanta batzuk bizitzan zehar errepikatzen dira» esan digu, eta «biografia musikala» egin duela kontatu digu. 

Lehenengo abestiarekin Santurtzi eta Getaria ekarri ditu gogora. «Igande gauetan, kotxean entzuten genuen». Bigarren abestiarekin nerabezarora egin du atzera; «kuadrillan lehenengo aldiz Mallorcara bidaia egin genuen eta han deskubritu genuen».

Hirugarren abestiarekin Florentziara eraman gaitu, han egin baitzuen Erasmus egonaldia. «Azkenarekin dantza egitera joango gara» esan dio Irazabalek Gartxot Unsain lankideari. «Bretainian egindako egonaldi batean ezagutu nuen, eta adi-adi egon nintzen, ea disko berria noiz ateratzen zuen». 

Jaurlaritza Logoa