Zuzenean

Bigarren Kafea

«Filmaren gaia politikoa bezain polemikoa da»

Telmo Irureta David da Fernando Francoren 'La consagración de la primavera' pelikulan. Garun paralisia duen gazte batek eta herrira iritsi den neska batek topo egingo dute; harremanak bien bizitzak aldatuko ditu. 

Audio_placeholder

«Filmaren gaia politikoa bezain polemikoa da»

Loading player...

'La consagración de la primavera' filmeko zuzendariak, Fernando Francok, benetakotasunaren bilaketan oso argi zuen pertsonaiaren interpretazioa garun paralisia zuen pertsona batek egin behar zuela. Aktorea Telmo Irureta izango zela jakin gabe idatzi zuen arren, Iruretarentzat pelikula baino gehiago izan da proiektu hau. «Elkarrekin idatzia dagoelaren sentsazioa ematen du» esan digu aktoreak, pertsonaiarengangik oso gertu sentitzen baita. 

Filmean bi protagonisten bakardadeek egiten dute topo, David ezagutzeari esker, Laurak bere burua ezagutzen hasiko da, ezagutu eta ulertzearen arteko mugan elkar lagunduz. Biak bakarrik sentitzen direnez, elkarrekin goxo daude eta hasieran profesionala den asistentzia harremanaren erromantizazio bat gertatuko da. 

Desgaitasun fisikoa eta sexualitatearen arteko tabua apurtzeko indartsu agertu da Irureta, prostituzio eta asistenta sexualen arteko bereizketan ipini du azpimarra; «batek lagundu egiten zaitu, bidelagun gisa, eta batzuentzako oso zerbitzu ona den bezala, beste batzuek nahiago dute protituziora jo; errespetagarriak dira biak».

Jaurlaritza Logoa