Zuzenean

Bigarren Kafea

«Istorioa martxan jartzen duen kontzeptua kasualitatea da»

Zinemaldian egiten den Euskal Zinemaren Galan estreinatu dute Alberto Gastesiren 'Gelditasuna ekaitzean' filma. Zuzendari donostiarraren lehen film luzea da eta bikote harreman bat du ardatz. 

Audio_placeholder

«Istorioa martxan jartzen duen kontzeptua kasualitatea da»

Loading player...
Aitor Gastesi eta Alex Merino
Aitor Gastesi eta Alex Merino (Bigarren Kafea)

Alberto Gastesiren lehen film luzean, ekaitz baten inguruan elkar ezagutzen duten bi gaztek beste ekaitz batean egiten dute topo handik urte batzutara. «Historia martxan jartzen duen kontzeptua kasualitatea da» zuzendariaren hitzetan. 

Pelikula grabatzen ari zirenean «azken uneko gidoi aldaketa batzuk» egin dituztela adierazi du Alex Merino gidoilariak. Filmean lehenaldia eta orainaldia nahasten dira eta grabaketak ere garai ezberdinetan egin dituzte. Lehenaldian gertatzen dena apirilean grabatu zuten eta orainaldikoak uztailean. «Lehen zatia grabatu ostean bigarreneko ideia bazegoen baina gidoia oraindik guztiz osatzeko geneukan» adierazi du Alberto Gastesik.

Filmean pertsonai berdinen garai ezberdinak irudikatzen dira eta hori ere erronka izan da Iñigo Gastesi aktore nagusietako batentzat. Danielen pertsonaia gorpuzten du eta iraganeko Daniel gaztea eta orainaldiko helduagoa pertsona bera izan arren, batetik bestera ezberdintasunak daudela aitortu du.

Estreinaldiaren atarian lasai agertu dira hirurak. «Ospatzeko eguna» bezala definitu du Alberto Gastesik. Publikoarengandik pelikularen inguruko iritzi eta kritikak jasotzeko desiatzen dagoela aitortu du. Iñigo Gastesi ere lasai zegoen estreinaldiaren aurretik eta «hemendik aurrera pelikulak egingo duen bidearen inguruan buru-belarri lanean» ari direla gaineratu du.

Alberto Gastesi, Iñigo Gastesi eta Alex Merino izan dira Bigarren Kafean 'Gelditasuna ekaitzean' filma aurkezten.

 

Jaurlaritza Logoa