Zuzenean
Gure ∫atelitearen hirugarren denboraldiaren amaierara iristen ari gara apurka apurka. Aurtengo azken biak, denboraldiak eman duenari errepasoa egiteko baliatuko ditugu, beraz, gaurkoa izan dugu nobedade elektronikoak entzuteko aurtengo azken aukera.
Etxeko produktu ugari gaurkoan ere noski, hala nola, Garazi Navas eta Diego Florez-en Autooscilaciones lan hipnotikoa, Divorce From New York artistaren Sausalito laneko hirugarren aurrerapena edo Ekin Donostiar gaztearen musika zaratatsua.
Kanpotikaldetik, Damian Schwartzek Saft zigiluan kaleratuko duena edota horrenbeste gustatu zaigun Lucient Kataluniarraren azken lana Sa Casa des Carbó izenekoa.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak