

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena

Ekainari hasiera beroa eman diogu ∫ateliteaken, labetik ateratako material ugarirekin tenperatura igo baitiogu gaurko saioari. Azkenaldian zeresan handia ematen ari diren zenbait euskal artisten azken lanekin hasi gara ohi bezela, Bilbotik Judy eta Donostia aldetik Bravaren proposamen berriak entzuteko parada izan dugu.
Datorren Ekainaren 18an ospatuko den BET jaialdiari ere errepasoa ematen hasi gara eta, gaur bertan, zuzenean arituko diren L'Espoir Underground Iruñearrak entzuteko aprobetxatu dugu.
Jaisiel Kanariarra, Dj Aquatraxx Asturiarra, Distrito 91 Madrildar zigiluaren erreferentzia berria...
Ez dugu aspertzeko tarterik izan gaurkoan ere!