Zuzenean

Telmo Trenor

Benizze eta Ruper Ordorikaren arteko ‘Mamuak eta Izozkiak’

Audio_placeholder

Benizze eta Ruper Ordorikaren arteko ‘Mamuak eta Izozkiak’

Loading player...

Nobedade frexkoak gure 117. saioan sargoriari aurre egiteko, eta gainera kolaborazio interesgarriak baditugu atal honetan. Euskal Herrian hasi gara, Benizze eta Ruper Ordorikaren arteko elkarlan harrigarria entzuten, Mamuak eta Izozkiak izenburupean. Sara Zozaya eta Divorce From New York Donostiarrek sinaturiko kantu berria ere entzun dugu, azken honen ‘Sausalito’, abuztuan kaleratuko den diskotik aurrerapena. Nazioartera begira ere jarri gara, Flying Lotus eta Devin Tracy Amerikarrek elkarlanean ateratako "The Room" EPa ere pintxatzeko parada izan dugu gaurkoan eta gainontzean, Dj Python, Perel edo Feldelmelder artistek izan dute tokia saioan zehar. Saioa amaitzeko aspaldiko ohitura onak berreskuratu eta Euskal Perla bat jarri dugu, Mal de Ojo mitikoen "De Txikiteo", Adrian Perez taldekide ohiaren disko berria aitzakitzat hartuta. Bagoaz!

Jaurlaritza Logoa