Zuzenean

Bigarren Kafea

Habi: «Musika egiterakoan muga asko gainditzen ditugu, baina helmugarik ez dago»

Audio_placeholder

Habi: «Musika egiterakoan muga asko gainditzen ditugu, baina helmugarik ez dago»

Loading player...

Musikari buruz mintzo den eta musikari berari omenaldi bat egin nahi dion lana argitaratu berri du Habi taldeak, 'Helmuga' izenekoa. Villabonako bikotearen laugarren lana da. Lau urte, lau lan: 'Loratu', 'Koloreak', 'Arimak Denboran' eta 'Helmuga'. 

Yeray Gascon eta Jon Ander Artolak osatutako taldeak lau abestiko epe laburra ondu du. «Estudiora joan eta grabatzea gustatzen zaigu, eta lau abesti genituenean hara joan ginen» aitortu digute. Oraingoan ordea, prozesua okertu egin zen. «Ostiralean sartu ginen estudiora, eta larunbatean COVID-19an positibo eman nuen» kontatu digu Gasconek. Hala ere, neurri guztiak hartura, diskoa amaitzea lortu zuten. 

Taldearen ertz bakoitza hartu, eta kantu bakoitzean txertatu dute. «Kanta bakoitzak bere izaera propioa ditu». 'Kondenatu' abestian melodia asko dago, jostariagoak dira 'Berriro' eta 'Gardena', eta 'Helmuga', berriz, oso gogor amaitzen da. «Abesti bakoitzari behar duena ematen diogu, diskoaren osotasunean pentsatu gabe» esan digute. 

«Musikak kondenatu gaitu musika egiten jarraitzera», eta horri tiraka, musikari omenaldi txiki bat egin diote lan honekin, «baita inguruko jendeari ere». Horregatik agian, helmugarik ez dutela aitortu digute. 

Bigarrenez egon dira Bigarren Kafean Jon Ander Artola eta Yeray Gascon, biko gisa duten indar eta intentsitatea gure formatura egokituta.