Zuzenean

Bigarren Kafea

Amaia Lizarralde: «Anonimotasunetik ateratzea beharrezkoa da, bestela ezin duzu lan egin»

Lanpetuta dabil Amaia Lizarralde aktore donostiarra. Telebistan maiz ikusi dugu azkenaldian, eta azken bi asteburuetan 'Amaya' lanarekin aritu Donostiako Farandulan. 

Audio_placeholder

Amaia Lizarralde: «Anonimotasunetik ateratzea beharrezkoa da, bestela ezin duzu lan egin»

Loading player...
Amaia Lizarralde aktorea.
Amaia Lizarralde aktorea. (Amaia Lizarralde.)

Amaia Lizarraldek 20 urterekin arte dramatikoa ikasi zuen Donostiako Antzertin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker Madrilgo William Layton eskolara joan zen. Ordutik, antzerkian, telebistan eta zineman ikusi ahal izan dugu. 

«Etxean ez ninduten seriotasunez hartzen, baina nik artista izan nahi nuen» esan digu. Eta horrela abiatu zuen bere ibilbidea, «barruan neukan animaliak bultzatuta». Formakuntzarekin jarraitzeko, Euskal Herri eta Madril artean ibili zen, hainbat teknika lantzen. «Intelektualki ezagutu behar dira pertsonaiak, baina gorpuztu egin behar dira, ahots bat eman» kontatu digu Lizarraldek. 

Telebistan egindako ehen lan profesionala 'A ze parea!' izan zen, eta atzetik hainbat saiotan aritu da pantaila txikian: 'Física o química', 'Víctima nº 8', 'Acacias', 'Alardea', edo 'El internado: Las Cumbres'.  «Nahiz eta bokazioa izan, lan asko egin behar da, bikaintasuna bilatu behar dugu». 

Hala ere,  Cristina Laguna pertsonaiak egin zuen ezagun, 'Hospital Central' telesailean lau urtez gorpuztutako psikologoak. «Ofizio honek eman didan une ederrena izan zen, lanbide hau nola egin egiten banekiela erakutsi zidan». 

Bigarren Kafeko kafe hutsera gonbidatu dugu Amaia Lizarralde Gorosabel, bere ibilbidearen errepasoa egitera.