Zuzenean

Bigarren Kafea

Elssie Xalbador: «Ez dakit artistak sortuko ditugun, baina pertsonak bai»

Audio_placeholder

Elssie Xalbador: «Ez dakit artistak sortuko ditugun, baina pertsonak bai»

Loading player...
Elssie Xalbador artista elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.
Elssie Xalbador artista elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (Facebook / Elssie Xalbador)

Elssie Xalbador buruz-behera bizi diren ume horietako bat izan zen. Beti zintzilik, dilindan, zirkuetako artistak bezala; egun batean, hori ofizio bat izan zitekeela konturatu zen arte. Klown, ipuin-kontalari, aktore eta aurkezlea da Elssie Xalbador, eta horretan aritu da azken 20 urteetan. 

«Institutoan nengoela, antzerki taldeak pertsona bat behar zuen urte amaierako ikuskizunerako, eta, laguntzearren, animatu egin nintzen» kontatu digu Xalbadorrek. Hazi hartatik jaio zen zaletasuna. «Gustatu egin zitzaidan eta pentsatu nuen antzerkiak mami gehiago eduki behar zuela, eta mami horren atzetik ibili naiz gaur arte». 

Horrela murgildu zen «amaigabe den artearen mundu» honetan, eta bera bezala jolasean aritzen diren umeekin egiten du lan Txitatokin, Gernikako Tantai Espazioan. Hainbat diziplina artistiko lantzen dituzte zirkua pertsona guztiei hurbiltzeko asmoz. «Denak ezin du izan futbola edo balleta». 

Horregatik sortu zuten Hazitoki, zirkoaren bidezko gizarteratze proiektu bat. Jolas- eta kultura-lengoaia konbinatuz, adimen aniztasuna duten pertsonekin zirkuaz gozatzeko. «Ez dakit artistak sortuko ditugun, baina pertsonak sortuko ditugu» esan digu.

Bigarren Kafean Elssie Xalbadorrekin hitz egin dugu. 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa