Zuzenean
Puy Barral Juez olerkari eta interpreteak etengabe irakurtzen du, liburuak kateatuz. Sei urte zituenean hasi zen; ordura arte irakurtzen ez zekien ikasgelako ikasle bakarra zen, baina harrezkero ez da gelditu.
Horrela piztu zitzaion irakurtzeko eta idazteko grina. Etxean gertatzen ari zena azaleratzeko idazten hasi zen, beldurretik, eta honek eman dio ondoren ere beti izan duen idazteko gogo eta beharra. «Egunean zehar ikusten ditudan gauzak idazten ditut, egunerokotasunak inspiratzen nau».
Bere lehen sorkuntza 'Miedo' izan zen, dantza eta narrazioa nahasten zituena. Ruben Albelda valentziarrarekin hasi zuen bide hau, eta ondoren Leire Otamendirekin jarraitu. Gerora, Ione Ametzaga sartu da proiektura. Lan honetan espresatzeari eta garena adierazteari diogun beldurrari buruz aritzen dira. «Duela bost urte gaixotasun bat pairatu nuen eta orduan hasi nintzen beldurrari buruz idazten eta ingurukoei galdetzen» aitortu digu. Beldurrak forma ezberdinak hartzen ditu lanean zehar. «Argi nuen mugimenduarekin adierazi nahi nuela beldurra».
2021ean argitaratu zuen lehen liburua argitaratu zuen: 'Agua'. Eta liburu honetatik beste ikuskizun berri bat sortu du, 'Huesos'. Manu Gaigne musikaria du lan honetan lagun. «Poesia eta perkusioa elkartzeak urduri jartzen ninduen, baina Manuk baietz esan zidan eta aurrera egin genuen».
Proiektu hauek guztiak izan ditugu hizpide Puy Barralekin Bigarren Kafean.