Zuzenean

Bigarren Kafea

Kattalin Minerren kantu kuttunak

Kattalin Miner kazetari eta idazleak bere lau abesti kuttunen zerrenda osatu digu 'Doinuetatik Haratagoo' tartean. Morau eta Beñardo, Elbicho, Lil Peep eta Lil Tracy, eta Mursegoren abestiak aukeratu ditu. 

Audio_placeholder

Kattalin Minerren kantu kuttunak

Loading player...
Kattalin Miner elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean.
Kattalin Miner elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean. (Bigarren Kafea)

Kattalin Miner kazetari eta idazleak bere lau abesti kuttunen zerrenda osatu digu 'Doinuetatik Haratagoo' tartean. Gonbidatu gehienek arazoak izaten dituzte abestiak hautatzerakoan, baina Minerrek «oso intuitiboki» egin du aukeraketa. Ez du irizpide zehatzik erabili; hala ere, aukeratutako guztiek «mundu bat» erakusten diotela esan digu.

Lehenengoa Elbicho taldearen 'Parque Triana' izan da. «Nire aitaordeak erakutsi zidan, eta obsesio puntu bat eduki nuen» aitortu digu. Iraganera bidaiatzen du entzuten duenean, «oso leku polit eta gogorretara eramaten nau». Abestiaren tristuran, «ospakizun puntu bat». 

Lil Peep eta Lil Tracy rap abeslarien 'Switchblades' abestia izan da bigarrena. Fermin Muguruzak gomendatuta, Lil Peep-i buruzko dokumental bat ikusi zuen eta horrela ezagutu zuen abeslaria. Abestiak drogak eta aiztoak aipatzen ditu, «alde melankolikoak harrapatzen nau» esan digu. «Min hori guztia nola egin daitekeen arte» erakusten duela kontatu digu.  

Hurrengoa Mursegoren 'Iraganik gabeko emakumea' da. Harrotasunez erakusten du idazleak Mursego zaletasuna. «Lehenengo diskoa ez nuen ulertu, noski, eta bigarren disko honekin maitemindu egin nintzen». Bigarren disko hartakoa da aukeratutako abestia. «Kantu honen bueltan, hainbat pertsona etortzen zaizkit gogora».

Azkena Morau eta Beñardoren 'Arrainentzako himnoak'. «Lehenegusu helduagoei entzunda, Morau asko entzuten nuen». Ez da diskoko bere abesti kuttunena, baina bai poztasun gehien sortzen diona. «Asko eman didan abestia da».

Horiek izan dira Bigarren Kafearen 'Doinuetatik Haratago' tartean Kattalin Minerrek aukeratu dituen abestiak.

Jaurlaritza Logoa