Zuzenean

Bigarren Kafea

Juan Luis Zabala idazlearen kantu kuttunak

Audio_placeholder

Juan Luis Zabala idazlearen kantu kuttunak

Loading player...
Juan Luis Zabala Artetxe idazlea.
Juan Luis Zabala Artetxe idazlea. (Juan Luis Zabala)

Juan Luis Zabala idazlea da, baina musika entzuretakoan, doinuek gehiago erakartzen dute hitzek baino. Hala ere, lau besti kuttun aukeratzeko eskatu diogunean, letradun abestiak aukeratu ditu. «Konturatu naiz aukeraketa honetan, bakoitza hizkuntza batean dagoela, eta denetan dago ahota», nahiz eta aukeratutako kanta batek baduen bertsio instrumental ospetsua.

Hala ere, «abestiak kanpoan uzteak pena eman dit». Horregatik, «burura etorri zaizkidan lehenengo lauak hartu ditut». Aukeratu duen lehena Domonique A abeslariaren 'L'Ocean' izan da; «hitzek gaztetasunaren indarra eta rebeldiaren ikuspegi bat iradokitzen didate».

Bigarrena, ingelesez, Leonard Cohenen 'Queen Victoria' izan da; «agian munduko abesti tristeena». Hirugarrena, Amal Murkusen 'La Ahada Ya'lam' kantua izan da, nahiz eta aitortu digun «Robet Wyatt abeslariaren bertsioari esker» deskubritu zuela. Aukeratu duen laugarrena Gorka Knörren 'Bertze batekilan' izan da, txikitan entzuten zuelako. «Bakardadeaz ari da, Ipar Euskal Herriko landetxe bateko bakardadeaz, eta hori oso bat zetorren nik baserri askotan ikusten nuen bakardadearekin».

 

Jaurlaritza Logoa