Zuzenean
Idoia Davila Uzkudunek ikusi beharreko telesail eta filmen zerrenda ekartzen digu astelehenero; gaurkoan, horiez gain, sareetan zeresan handia eman duen bideojoko bat aurkeztu digu.
'All of us are dead' - Urtarrilak 28
'Kingdom' telesailaren arrakastaren ostean, 2020an Netflixek adierazi zuen antzeko telesail berria ekoitziko zuela eta duela egun batzuk aurkeztu zigun 'All of us are dead'. Zonbiei buruzko telesail korearra da 'All of us are dead', nerabezeraoko arazoak eta sunsipen apokaliptikoa nahasten dituena. Ordubeteko 12 atalek osatzen dute lehen denboraldia.
'Suspicion' - Otsailak 4
Ostiralean estreinatu zuen Apple TV plataformak 'Suspicion', thriller estiloko telesail berria. Telesaila bahiketa batekin hasten da; New Yorkeko hotel batean, hiru pertsonak gazte bat bahitzen dute. Gazte hori Leo Newman (Gerran Howell) da, komunikazio korporazio baten CEO den Katherine Newmanen (Uma Thurman) semea. Bahiketaren bideoa sareetara igotzen dute, eta birala egiten den bitartean, benetako protagonistak ezagutuko ditugu; hotelean dauden lau britainiar.
'False Flag' drama israeldarrearen adaptazioa da.
'The Eyes of Tammy Faye' - Otsailak 4
Zinemaldian estreinatu zuen Michael Showalterrek pelikula hau, eta Jessica Chastainek Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen bertan. Chastainek aitoru zuen, teknikari dagokoinez, bere orain arteko interpretaziorik zailena izan dela.
Telebistako predikatzaile bikote ospetsu baten historia kontatzen digu pelikulak, Tammy Faye Bakker (Jessica Chastain) eta Jim Bakker (Andrew Garfield). Ezerezetik hasita, munduko telebista kate erlijioso sare zabalena osatu zuten, baita parke tematiko bat sortu ere. Baina finantza-arazoek, iruzurrek, eskandaluek eta norgehiagokek inperio hura suntsitu zuten.
'Drive My Car' - Otsailak 4
Ryusuke Hamaguchiren filma da 'Drive My Car', Haruki Murakamiren 'Men Without Women' kontakizunaren adaptazioa. Canneseko Sail Ofizialean aurkeztu zuten eta hiru sari eskuratu zituen bertan, gidoi onenarena, besteak beste.
Protagonista, Yusuke Kafuku (Hidetoshi Nishijima) bere emaztearen ustekabeko heriotza eta bi urte beranduago, Hiroshimara doa antzerki jaialdi batean Chekhoven 'Uncle Vanya' antzerkiaren ekoizpen bat zuzentzera. Jaialdiak gidari bat esleituko dio, eta hasieran mesfidatia den arren, erlazio sakona eratuko du gidari goibelarekin.
Hamaguchik 2015eko 'Happy Hour' filmarekin lortu zuen nazioarteko onespena, 2018an 'Asako I & II' Cannesen aurkeztu zuen, eta 2021ean bi film aurkeztu ditu: 'Drive My Car' eta 'The Wheel of Fortune and Fantasy'.
'Uncharted' - Otsailak 11
Bideo-joko saga famatuaren adaptazioa Ruben Fleischer zuzendariak dakarkigu; 'Zombieland’ filmak eta Marvelen 'Venom' zuzendu dituenak, hain zuzen ere.
'Uncharted' Indiana Jonesen oinordekoa da; Nathan Drake (Tom Holland) protagonistak munduan zehar bidaiatzen du galdutako altxorren bila, eta egoera arriskutsuetan murgilduko da askotan. Hala ere, filmak ez du lau bideo-jokoetan landutako istoriorik bere horretan kontatuko, bakoitzetik elementu desberdinak hartuko ditu.
'Rojo' - Otsailak 2
Miguel Moreno joko disenatzaileak argitaratu zuen jokoa otsailaren 2an eta oihartzun handia izan du sare sozialetan. Beldurrezko bideo-joko motza da, frankista nostalgiko baten pisuan girotua.Ez dio frankismoari apologiarik egiten, kontrara; ideologia faszistek, extremismoak eta fanatismoak eragiten duten beldurraren errepresentazioa dela esan du Morenok.