Zuzenean
2022an estreinatuko dituzten filmez gain, telesail berrien zerrenda ere egin digu Idoia Dávila Uzkudunek.
'Inventing Anna' - Otsailak 11
"How Anna Delvey Tricked New York's Party People” New York Magazineko artikuluan oinarritutako telesaila otsailean iritsiko da Netflix plataformara. Vivian kazetariak Anna Delveyn kasua ikertuko du, hau, New Yorkeko eliteari iruzur egin ostean, epaiketaren zain dagoen bitartean.
Shonda Rhimesek sortu du (Grey’s Anatomy eta Bridgerton telesailen sortzaileak).
'The Lord of the Rings' - Irailak 2
Istorioa Erdialdeko Lurraldeko Bigarren Aroan kokatzen da, hau da, 'Hobbit' eta 'Eraztunen Jauna' baino lehenago. Agian, Gandalf, Elrond edo Galadriel ikusteko aukera izango dugu.
Zeelanda Berrira bueltan, Juan Antonio Bayona ekoizpen-taldean izango da eta lehen bi atalak zuzenduko ditu.
'House of the Dragon' - Zehaztu gabe
'Sua eta odola' liburuan oinarrituko da 'House of Dragon' telesaila, 'Game of Thrones' ospetsuaren unibertsoaren parte dena.
Gertakari horiek baino 300 urte lehenago kokatuko gaitu istorioak; Targaryen etxearen eta haren gainbeheraren istorioa kontatuko digu, hain zuzen.
'The Sandman' - Zehaztu gabe
Sona handiko eta izen bereko Neil Gaimanen komikian oinarritua. Anbizio handiko telesaila da, eta zaleek denbora luzez itxaron dute adaptazioa.
Gaiman berak horrela laburtzen du telesaila: «Ametsen erregeak ikasten du ez hiltzeko aldatu egin behar dela, eta bere erabakia hartzen du». Kontakizun txikiz dago osatuta komiki bilduma; beldurrezkoak eta fantasiazkoak, mitologia klasikoaren elementuez zipriztinduta.
Horiez gain, atal berriekin itzuliko diren telesailak ere aurkeztu dizkigu Dávilak:
'Euphoria' - HBO Max - Urtarrilak 10
'Bridgerton' - Netflix - zehaztu gabe
'Ozark' - Netflix - Urtarrilak 21
'Killing Eve' - HBO Max - Otsailak 27
'Stranger Things' - Netflix - Udaran
'The Crown' - Netflix - Azaroan
'Peaky Blinders' - Netflix - 2022 hasieran