Zuzenean

Bigarren Kafea

Rolaldia; Jolasaren bidez fikzioan murgilduz

Audio_placeholder

Rolaldia; Jolasaren bidez fikzioan murgilduz

Loading player...

Iazko lehen Euskal Rol Jardunaldiari jarraipena emateko aurten ere ateak zabalduko ditu Rolaldiak. Abenduaren 26tik 29ra jokatuko dituzte hainbat partida eta jadanik ireki dute haietan parte hartzeko aukera. Abenduaren 6an ireki zuten izen ematea rolariak.eus webgunean, eta datorren igandean itxiko dute.

Istorio ezberdinetan barneratuko dira partaideak, bakoitzak pertsonaia baten papera hartuko du eta telesail baten atala balitz bezala, istorioan aurrera egingo dute. «Zinean gidoi bat idaztea bezalako da, baina jakinda ez dela gertatuko zuk irudikatu duzun bezala» esan digu Pello Gutierrezek. 

Istorioek gai eta ezaugarri ezberdinak dituzte, batzuek biolentzia edota umore beltza dute, eta horiek ez daude haurrentzat gomendatuta. Baina etxeko txikienei ere aukera emateko badira beste rol partida batzuk ere.

Mozorrotzea ez da beharrezkoa, baina batzuk egiten dute. Hala ere, rolak «antzerkitik baino, gehiago du narrazio literario elkarbanatutik» kontatu digute. 

Horren inguruan hitz egiten aritu gara gaurko saioan Ibai Peña Arratibel eta Pello Gutierrez Peñalbarekin.

Jaurlaritza Logoa