Bigarren Kafea

Hotzari aurre egiteko bi telesail eta hiru pelikula

Etxean goxo geratzeko arratsalde luzeak badatoz, eta Idoia Dávila Uzkudunek hainbat ikus-entzunezko proposamen egin dizkigu Bigarren Kafea saioan.

Audio_placeholder

Hotzari aurre egiteko bi telesail eta hiru pelikula

Loading player...
'House of Gucci' pelikula gomendatu dugu Bigarren Kafean.
'House of Gucci' pelikula gomendatu dugu Bigarren Kafean.

Puri-purian dauden telesail eta pelikulak gomendatzen dizkigu Idoia Dávila Uzkudunek astelehenetan. Batzuetan, ikus-entzunezko eduki plataformetako lanak ekartzne dizkigu, etxean goxo-goxo ikusteko, eta besteetan zinema-aretoetara bidaltzen gaitu. 

Honakoak dira aste honetako proposamenak.

'The Wheel of Time'

Morainen (Rosamund Pike) istorioa kontatzen du telesailak. Magia erabili dezaketen emakumeen talde indartsu baten parte da: Aes Sedai. Bost gazte munduan zehar eramango ditu, eta, bere ustez, horietako bat Dragoia izan liteke, profezia baten arabera, mundua salbatu edo suntsituko duen izaki boteretsua. Fantasiazko mundu honetan magiak Botere Bakar izena hartzen du, eta soilik emakumeek menderatu dezakete. 

Esaten dutenez, Jeff Bezosek Game of Thronesen mailan dagoen fantasiazko istorio bat nahi zuen, eta inbertsioa ez da txarra; izan ere, 14 bolumenek osatzen dute saga hau. Bigarren denboraldia maiatzean konfirmatu zuten. 8 atal izango ditu guztira; 3 dagoeneko ikusi daitezke ostiraletik, eta beste guztiak astero egongo dira ikusgai.

'Hellbound'

Beldurrezko eta fantasiazko telesail korearra da 'Hellbound'. Yeon Sang-ho da zuzendaria, ‘Train to Busan’ zombie-filmaren sortzailea. Istorio honetan, hainbat pertsonak infernura noiz joango diren esaten dien profezia bat jasotzen dute. 

Protagonistak Seulen jazotako profezia horietako bat ikertzen ari diren bi detektibe eta profezia horiek sinesten dituen talde baten liderra dira (Yang Ik-june, Park Jeong-min eta Yoo Ah-in).

'Annette'

Cannesen aurkeztu zuren Annette, eta Leos Caraxek Zuzendari Onenaren saria jaso zuen, baita soinu banda onenarena ere. Marion Cotillardek eta Adam Driverek bikote artistikoa osatzen dute; lehena soprano famatua da, eta bigarrena, aldiz, komikoa. Annette alabak abesteko doaia duela ohartzen direnean, bikotearen arteko arazoak hasiko dira. 

'House of Gucci'

Patrizia Reggiani (Lady Gaga), jatorri apaleko emakuea, Gucci familiako kide zen Maurizio Guccirekin (Adam Driver) ezkondu zenean, luxuzko mundu batekin egin zuen topo. Familiaren negozioak ez du erakargarritasun handirik Mauriziorentzat, eta benetako boterea bere aita Rodolphek (Jeremy Irons) eta osaba Aldok (Al Pacino) dute. Patriziak negozioaren parte izan nahi badu, familiako beste guztiak elkarren aurka jarri beharko ditu.  

'Espiritu Sagrado'

Julio, OVNI Levante ufologia elkarteko presidentea, hil egin da. José Manuelek (Nacho Fernandez) eta berak proiektu bat zuten esku artean, orain gizakion etorkizuna eraldatu dezakeen sekretu kosmiko bat ezagutzen duen pertsona bakarra da José Manuel. Bitartean, Espainian, duela aste batzuk desagertutako neska baten bila ari dira.