Zuzenean

Udak eman duenaren errepasoa egin du Izkander Fernándezek

Aurreko astean 1991 urte emankorrean murgildu ginen beste behin, baina oraingo honetan 2021eko udak eman duenari begira jarri da Lemoako musika aditua.

Audio_placeholder

Udak eman duenaren errepasoa egin du Izkander Fernándezek

Loading player...
Baltimoren sortutako taldea da Turnstile, bertako musika erreferente garrantzitsuenetako bat ezbairik gabe.
Baltimoren sortutako taldea da Turnstile, bertako musika erreferente garrantzitsuenetako bat ezbairik gabe.

Udazkenean sartu gara baina oraindik ere udako doinuetan murgilduta ibiliko gara. Izan ere uda bukaeran argitaratu diren diskoetatik ekarri digu aste honetako hautaketa. Aurreko astean 1991n zentratuta ibili ostean, oraingoan ere kantu martxosoak ekarri ditu Izkander Fernándezek.

Lehen aukerarekin urteko disko onena izan daitekeela esan du Izkander Fernándezek Turnstile taldearen ‘Glow on’. «Black Country New Road taldearena esaten nuen urteko disko onena haiena zelakoan, baina zalantzan jarri nau lan honek. Hardcore mundutik datoz ta, aurretik beste batzuk erabili duten patroia errepikatuz, beren eszena gainditu eta beste maila batetara eraman nahi dute beren musika Turnstile taldekoek. Vinylora taldera joan nintzen eta zortez diskoaren kopia eskuratuta nuen, baina atzetik beste 11 lagun daude itxaron zerrendan, lehengaia falta denez diskoa biniloan egin ezinda dabiltza. Hortaz, zorteduna sentitzen naiz», aipatu digu Fernándezek.

«3.600 pertsona gara Lemoan eta musika talde tradizio gehiegi ez dugu izan. Larregi taldea, Etra eta Zelanda taldea dira Zeinkez gainera aktiboan ditugunak. Bada, Zelandak bere lehen singlea kaleratu zuenean atera zuen Zeinkek ‘Antiheroiak’ EParen lehen singlea. Talde gaztea dira eta oraindik etorkizuneko taldea dira, heldutasunera ez dira iritsi, baina melodiaren inguruko esplorazio bikaina egin dute eta kantu indartsuak atera dituzte», kontatu digu Fernándezek.

Hardcore mundura itzularazi gaitu, baina «emo ukitu gehiago du Thrice taldeak Turnstilek baino». Irvine hiriko, Kaliforniako taldea da. «Ez du ezer hiri horrek ez eta Los Angelesek ere. Donostia, Gasteiz eta Bilboren artean hiruki bat marraztu, errepidez eta eraikinez bete, eta horixe da Los Angeles. Thrice 2002 bueltan sortu zen eta lehen hiru diskoekin emo musikaren bueltan ibili ziren. Gero beste heldutasun bat lortu eta pauso bat harago eman zuten baina musikaren industriaren urte txarrenak egokitu zitzaizkien eta esperotakoa baino askoz gutxiago saldu zuten, CDaren salmentaren gainbeheraren ostean. Dena dela 2009 eta 2011n sekulako diskoak atera zituzten, grunge ukitu batekin eta azken urteetan pilotu automatikoaren sindromearekin zeuden, harik eta ‘Horizon East’ diskoa kaleratu berri duten arte», nabarmendu du lemoaztarrak.

Azken erreferentzia MusikHaria saiora maiz ekarri duen talde batena da. Viva Belgrado Kordobako taldeak abesti berria kaleratu du eta ezin zuen hutsik egin Izkanderren tartean: «‘Paralelos Meridianos vol. 1’ deituriko EPa grabatu dute Santi Garciarekin Ultramarinos estudioan. Aloud Music zigiluak argi esan du abenduan iritsiko dela fisikoan, iristen bada, biniloen fabrikak kolapsatuta daudelako. Zorionez, digitalean behintzat eskaini digute». Hauxe da beraz, orotara aste honetan osatu duen zerrenda:

– Turnstile - Blackout

– Zeinke - Estatu Kolpea

– Thrice - Summer set fire to the rain

– Viva Belgrado - Un relato

Aurreko astean egin zigun hautaketa, berriz, hau izan zen:

– Metallica - Of Wolf and a Man

– Nirvana - Come as you are

– Guns 'n' Roses - 14 years

– Pearl Jam - Once

Jaurlaritza Logoa