Zuzenean

Peli Lekuona
Brusela
Elkarrizketa
Jon Fano
Euska Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kidea

Murrizketei «balazta jartzea» proposatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Bruselan

Europako berreskurapen funtsak jasotzeko moldaketek pentsiodunen kezka eragin dute. «Pentsioen kostua murriztea proposatu dute, pentsio publikoak ahulduz, eta alternatiba bezala pentsio pribatuak proposatu dituzte», azaldu du Jon Fano, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak.

Audio_placeholder

Murrizketei «balazta jartzea» proposatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Bruselan

Loading player...
Pentsiodunak Bruselako parlamentuan.
Pentsiodunak Bruselako parlamentuan.

Pentsioen aldarria Europako parlamenturaino eraman du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimentuak. Bertan, Euskal Herriko 3 pentsiodunek eta Estatu espainiarreko herri eta erkidegoetako beste 3 kidek osatutako batzorde batek hainbat parlamentarirekin hitz egin dute: EH bilduko Pernando Barrera, Unidas Podemos-Antikapitalistako Miguel Urban, Belgikako Lanaren Alderdiko Marca Boterga, Europe Age Fundation GKEko presidente Philip eta France Insumise alderdiko Leila Chiaibi, besteak beste.

Pentsiodunek ohar batean zehaztu dutenez, guztiek euren aldarrikapenei buruzko iritziak trukatu dituzte. Bilera «arrakasta osokoa» izan dela adierazi dute, «Europako parlamentuaren zirkuluetan eta komunikabideetan izandako oihartzunagatik».

Dagoeneko, politika murriztaileen eragina sentitzen ari direla azaldu du Jon Fanok NAIZ Irratian. «Gobernuak, COE, CEPIME, UGT eta CCOO-ekin, pentsioen erreformaren lehen zatia onartu du, eta guretzat oso atzerakoia da. Arazoak bere horretan mantentzen dira, eta kezkagarriena da pentsio baxuenak egoera beran mantentzen direla».

Jon Fanok garrantzitsutzat jo du Europako pentsiodunen arteko «elkartasuna» sustatzea. Hala ere, Euskal Herri barnean badago ezberdintasuna pentsioekiko. Fanok azaldu du «Madrilen menpe» daudela pentsioak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa zein Nafarroan, eta «oso baxuak direla». «Oraindik daukagu 200.000 pertsona pasa 800 euro azpiko pentsioa kobratzen dutenak. Guretzat egoera larria da hau».

«Ez dugu inolaz ere ulertzen Europako Parlamentuak erretiro-plan pribatuak babestea», azaldu du Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak.

«Oso ohituak gaude Escribáren “barbaritateak” entzuteaz»

José Luis Escribá ministroak 75 urte arte lanean jarraitzeko buruturiko proposamenak pentsiodunen mugimenduaren haserrea eragin du. Larritzat jo du Jon Fanok zeintzuk izan daitezkeen adierazpenaren helburuak. «Gehien kezkatzen nauena da ea Madrilgo Gobernua prest dagoen Escribáren proposamena babesteko». Ondorioz, mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, hala ez bada, «etorkizuna oso iluna izango da».

Jaurlaritza Logoa