Zuzenean

Bigarren Kafea

Buru Bihotzez; alzheimerrari aurpegia ematen

Audio_placeholder

Buru Bihotzez; alzheimerrari aurpegia ematen

Loading player...
(Jaizki FONTANEDA/FOKU)
(Jaizki FONTANEDA/FOKU)

Buru Bihotzez elkartea alzheimerra edo antzeko dementziak dituzten gaixoen eta haien senitarteko, lagun eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko helburua duen elkartea da. Hiru oinarri dituzte: elkarri laguntzea gaixotasunaren hasierako diagnostikoak dakarren larritasunaren eta desorientazioaren aurrean; gaixotasunari buruz ikastea eta gure senideen bizi-kalitatea hobetzeko zaintzaile gisa prestatzea eta azkenik, zaintzaile gisa zaintzen ikastea, zaintza-lana hobetzeko tresnak eta trebetasunak eskuratuz.

Alzehimerra ikusarazi nahi dute, izan ere, «beste gaixotasun batzuek ez duten estigma du Alzheimerrak». 

Duela hiru urte sortu zuten, behar bati erantzuna emateko asmoarekin; «Gipuzkoa mailako elkarteek eskaintzen ez ziguten gertutasuna behar genuen» esan digu Mertxe Orte elkarteko koordinatzaileak. Tolosaldean, gaixotasun hori 600 familia baino gehiagok pairatzen dute, eta 50.000 Alzheimer kasu inguru daude Euskal Herrian.

Buru Bihotzez elkarteko Mertxe Orte Bigarren Kafearen estudiora gerturatu da elkartearen berri ematera.

 

 

Jaurlaritza Logoa