Zuzenean

Ikusgune: «Kezkatuta gaude LGTBIfobia trans kolektiboan izatean ari den eraginarekin»

Ikusgune, Gasteizko LGTBI+ fobiaren aurkako behatokiak ohartarazi du transexualen aurkako erasoak nabarmen handitu direla azken urteetan. 2017an LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoen %7a izan ziren, 2020ean, berriz, %43a. Gaiaz aritu gara Ikusguneko Amets Martinez de Herediarekin.

Audio_placeholder

Ikusgune: «Kezkatuta gaude LGTBIfobia trans kolektiboan izatean ari den eraginarekin»

Loading player...
Transfobieren aurkako ekimena Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)
Transfobieren aurkako ekimena Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)

Gasteizko emakume transexual baten bortxaketa salatu zuen pasa den astean Ikusgune LGTBI+ fobiaren aurkako behatokiak eta ohartarazi zuen LGTBI+ fobiak gora egin duela. 15 inzidentzia erregistratu dituzte hilabete gutxitan, maiatzetik hona. Erasoen artean, bereziki kezkatuta daude trans pertsonen aurkakoen ugaritzearekin.

Amets Martinez de Heredia Ikusguneko ordezkariak adierazi du faktore ezberdinak daudela igoera oroko honen atzean, tartean, azken urteetan LGTBI+ kolektiboak ikusgarritasuna lortu izana batetik, eta indarrean den gizarte eredua bera, bestetik.

Faktore horiez gain, gorroto mezuak elementu zinez kezkagarriak direla ohartarazi du. Ikusten ari direlako, gorroto mezuen ostean, erasoak datozela, gorrotoa mezuak, beraz, erasoen atariko direla.

Erasotzaileen profil bat osa daitekeen galdetuta, ezetz dio, edonor izan daitekeela, inguruan dugun edonor, eta denon ardura dela gorroto mezu eta irain orori atea istea.

LGTBI+ kolektiboak bizi duen egoeran elementu baikorrik ere badela gaineratu du Martinez de Herediak. Erasoak ugaritu egin dira bai, baina baita erantzunak ere, uda honetan izan diren kasu ezberdinetan ikusi den moduan. Erantzunak gainera gero eta anitzagoak dira. «Gasteizko azken erasoa salatzeko mobilizazioara batu ziren Alde Zaharreko auzo elkartea, Gasteiz Txiki, eta Kutxiko taskariak. Oso garrantzitsua da inguruko kolektiboak ere erasoak salatzea».

Jaurlaritza Logoa