Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Diskoa bidean duten hiru talderen singleak azken ‘Badok’ tartean

Disko laburrak, luzeagoak eta singleak. Denetarik ari gara ikusten azken hilabetean euskal musikaren baitan eta hori kontatu digu Jon Eskisabelek MusikHaria saioan. Beren lana argitaratzeko asmoa agertu duten hiru talde ekarri dizkigu aste honetako ‘Badok’ tartera.

Audio_placeholder

Diskoa bidean duten hiru talderen singleak azken ‘Badok’ tartean

Loading player...
‘Koloreek’ kantuaren bideoklipa Orioko kostaldean grabatu du Miruak talde tolosarrak.
‘Koloreek’ kantuaren bideoklipa Orioko kostaldean grabatu du Miruak talde tolosarrak.

Beste astebetez aukeraketa interesgarria egin digu Jon Eskisabel Badok atariko arduradunak. Euskal musikan, kanpoan bezalaxe, iraupen laburreko lanen alde edota singleak kaleratzearen aldeko hautua egiten ari dira asko. Ikusi beharko dugu, ordea, zer ekarriko duten aste honetan hautatuko taldeetatik bik.

Izan ere dagoeneko Tatxers taldeak iragarri du iraupen laburreko lana kaleratzekotan direla, ‘Hiruzpalau amets larri’ deiturikoa, Sound of sirens estudioan grabatu dutena. «Punk kantu bat espero genuen akaso, baina ez da horrela izan eta behin eta berriro bueltaka entzun dudan kantua izan da», kontatu digu Jon Eskisabelek.

Mirua eta Bananas taldeen kantuak ekarri dizkigu ‘Badok’ tartera. Mirua taldeko tolosarrek ez dute ezer aurreratu, ez lan luzea ezta laburra izango den ere, Madril eta Tolosa artean dabiltza eta pazientziaz hartu dute grabatu eta lana osatzearena. Momentuz bi kantu eta beste hainbeste bideoklip kaleratu dituzte. Bananas talde donostiarrak, ordea, laster diskoa datorrela aurreratu du, ‘Garun ta eztarri’ deituko dena. Ez dute ordea esan lan luzea edo laburra izango den.

Hauexek beraz haste honetarako Eskisabelek hautatuak:

– Mirua - Koloreek

– Tatxers - Goizean oskorri

– Bananas - Ulia

Jaurlaritza Logoa