Zuzenean

Lander Unzueta

'Guillotine' euskal bideo jokoarekin buruak moztuko dituzu!

Ibai Aizpurua, Iñaki Vazquez eta Gonzalo Sardon hirukoteak osatzen dute 'Zomorro Studio' bideo-joko garatzailea. 'Guillotine' proiektua aurkeztura hurbildu da gurera Aizpurua diseinatzailea.

Audio_placeholder

'Guillotine' euskal bideo jokoarekin buruak moztuko dituzu!

Loading player...
guillotine-GameErauntsia
guillotine-GameErauntsia

Zomorro Studio bideo-joko garatzaile sutsua da, Ibai Aizpurua, Iñaki Vazquez eta Gonzalo Sardon aktoreek osatua. Joko propioak garatzeaz gain, komisio-jokoak egin  eta programazio-, animazio- eta bideo-jokoen diseinurako tailerrak ere antolatzen dituzte. Ibai Aizpurua gonbidatu gurera eta 'Guillotine' proiektua aurkeztu digu.


XIV. mendearen erdialdean dago kokatuta 'Guillotine' bideo-jokoa, eta euskal mitologian inspiratuta dago. Norbaitek burua moztu dio borreroari! Bizirik dago eta burua nahi du! Helburua ez da erreza, baina bai dibertigarria: borrero burugabearen burua kontrolatzea, etsaiak hil eta burua eta indarrak lapurtu!  Joko bitxia da eta noski, burua erabili beharko duzu! Zurea edo beste batzuk...


Nazioartera begira ere jarri gara, E3 azoka digitala gero eta gertuago dago! Urte zalapartatsua izaten ari da aurtengoa eta enpresa handi zein garatzaile xumeek hainbat aurkezpen berezi egin dituzte bideo-jokoen industriako azokarik garrantzitsuena egin baino egun batzuk lehenago. PlayStationek Horizon Forbidden Westen 15 minutuko gameplaya erakutsi du, Ubisoftek Far Cry 6ren lehen jostagarritasun bideoarekin antzekoa egin du eta Dying Light 2: Stay Human erakutsi dute Techlandekoek. Gainera, Square Enixek eta SEGAk Dragon Questen 35. urteurrena eta Sonic trikuaren 30. urteurrena ospatzeko iragarpenak egin dituzte, hurrenez hurren.

Hemen ikus dezakezue saio osoa:

 

Jaurlaritza Logoa