Zuzenean
Game Erauntsia lehen saioa nazioartera begira jarri gara azken albisteak errepasatzeko. Uda garaia iristear da eta horrekin batera bideo-jokoen mundua urteko hilabeterik garrantzitsuenetan sartzeko prest dago: E3 azoka aurten formatu digitalean itzuliko da etorkizuneko jokoen iragarpen handiak eskaintzeko. Pandemiak, baina, belaunaldi berriko kontsolak zein PCak merkaturatzeko zailtasunak eragin ditu.
Ez da hori 'Game Erauntsia' saiko lehen atal honetan kontatu dizuegun albiste bakarra. Begia jarri dugu PS5 bizitzen ari den krisian ere, txip eskasiak 2022ra arte iraungo duela uste du Sonyk. Bestetik, Epic Games eta Apple erraldoien auzia komentatzeko tartea ere hartu dugu. Fortniten jabeek Apple-i egindako monopolio-demandaren ondorioak ikusten ari gara bien arteko auzian. Datu bezala, jakin Fortnitek lehen bi urteetan 9 bilioi dolarretako diru sarrerak lortu dituela.
Saioan euskaratuta argitaratu diren edo kaleratzear dauden hiru obra nabarmendu ditugu: zaleek itzulitako 'Super Woden GP' eta 'Return of the Obra Dinn' eta Main Loop estudio bilbotarraren 'Itadaki Smash'. Antzinako bideo-jokoei zuzendutako atalean 'The Legend of Zelda Ocarina of Time' bideojokoa izan da protagonista. Askorentzat historiako bideo-jokorik onena, Nintendoren frankizia honek 35 urte bete ditu aurten.