Zuzenean

Antonio Iriarte

Global Musik | Dominikar Errepublika

Audio_placeholder

Global Musik | Dominikar Errepublika

Loading player...
Eskorbuto
Eskorbuto

Munduan zehar barrena bidaia eta bertako musika estilo eta artistak ezagutzea bezalakorik, ez dago. Astelehen gauetan halako historioetan murgiltzen gara 'Global Musik' saioari esker Naiz irratian eta hilabeteko azken eguna izanik, ez dugu inolako hutsik egin beste behin ere. Oraingo honetan, Dominikar Errepublikara bidaiatu nahi izan dugu, bertako artista ezberdinak entzuteko aukera paregabea izan dugularik.

Hori baino lehen ordea, eguneko efemerideari ere bere txanda eskaini diogu. Maiatzaren 31k, zoritxarrez, 1992.urtean Barakaldoko gurutzetako ospitalean Josu Eskorbuto zendu zen oroimenera eraman gaitu. Drogek eragin zioten gaixotasun baten ondorioz joan zen gure artetik eta beraz, gure omenaldi txikia egin nahi izan diogu berak grabatutako Demasiados Enemigos azken diskoaren barruan topa genezakeen Cosas De La Vida kantua entzunaz.

Hauek dira entzun ditugun kantuak:

1. ESKORBUTO- COSAS DE LA VIDA
2. JUAN LUSI GUERRA- LA BILIRRUBINA
3. CHICHI PERALTA- ME ENAMORE
4. SERGIO VARGAS- LA PASTILLA
5. MILLY QUEZADA- LO TENGO TODO
6. MIRIAM CRUZ- LO BUENO CUESTA
7. KAHOBAZUL- SOLO TÚ
8. EL METRO- ISLEÑA
9. SNENIE- FLORECER
10. JUAN LUIS GUERRA- ROSALIA
11. ROTTEM XIII- NOAIN
12. BEIETZ- HAIEN IZENEAN

Jaurlaritza Logoa