Zuzenean

Antonio Iriarte

Global Musik | Brasil

Audio_placeholder

Global Musik | Brasil

Loading player...
Bob Dylan
Bob Dylan

Astero legez, mundu zabalera begira jartzeko aukera izan dugu astelehen honetan ere Naiz irratian. 'Global Musik' irratsaioan, mundura begira jarri eta oraingo honetan Brasilen zer entzuten den jakiteko gogoa izan dugu. Bertako estiloari jarraitzen zehatza egin ahal izateko, denetarik entzun nahi izan dugu. Esan beharrean gara ordea, aste honetako saioa Latinoamerikako azken aurrekoa izan dela eta hurrengo astean, Dominikar Errepublikako musikaz gozatzeko tartea hartuko dugula.

Maiatzaren 24ari dagokionez berriz, eguneko efemeridea ere bertatik bertara ezagutzeko parada egin dugu beste behin. Azkenaldian polemika handia izan duen kantu baten inguruko protestak izan ditugu hizpide eta honen zuzendaria entzuteko aukera izan dugu. Bob Dylan abeslari handiaren jaiotza ospatuz berriz, 1941.urtean, bere omenez entzunarazi dugu Higway 61 revisted disko ezin hobearen barruan aurkitzen den Like A Rolling Stone kantua.

Hauek dira entzun ditugun kantuak:

1. BOB DYLAN- LIKE A ROLLING STONE
2. ROBERTO CARLOS- YO TE AMO
3. FRAGNER- BORBULHAS DE AMOR
4. LUIS GONZAGA- ASA BRANCA
5. MICHEL TELO- AI SEU TE PEGO
6. CARMEN MIRANDA- MAMA YO QUIERO
7. ELZA SOARES- MAS QUE NADA
8. MART´NÁLIA- NOVO NORMAL
10. VINICIUS DE MORAES Y ANTONIO CARLOS JOBIM- GAROTA DE IPANEMA
11. MARIA CREUZA- MORENA FLOR
12. BUTCH BANDA
13. IRKAIA- BELAUNALDI EDERRA
14. JAH GOIKO ETA REGGAE ZAHARRA- IHESA ZILEGI BALITZ

Jaurlaritza Logoa