Zuzenean
Euskal Herrian izan ginen joan zen asteko 'Global Musik' saioa burutu ahal izateko, baina oraingo honetan hegazkina hartu, eta Uruguai aldera egin dugu bidaia. Hego Amerikako estatua da Uruguai, Amerikako Hego Konoaren ekialdean, Brasil eta Argentinaren artean dagoena zehazki. Musika edo hobeto esanda, estilo berezia duen lurralde bat da eta kantu-zerrenda zabala eta ñabardura bat baino gehiago topa genitzakeen lanak entzuteko tartea hartu dugu.
Maiatzaren 17ari dagokionez ere, eguneko efemeridea zein dugun jakiteko asmoari ondo baino hobeto heldu diogu. Patti Smith abeslari amerikarrak bere estudioko 4.diskoa eman zuen ezagutzera gaurko egunez. Disko horren barruan aukera zabala topa genezake, baina bat aukeratzen hasita, Frederick izenekoari heldu nahi izan diogu.
Hauek dira entzun ditugun kantuak:
1. PATTI SMITH- FREDERYC
2. JAIME ROOS- COLOMBINA
3. RUBEN RADA- TERAPIA DE MURGA
4. EDUARDO MATEO- YULELE
5. PEPE GUERRA- LA MARTIN ARANDA
6. LOS OLIMAREÑOS- ADIOS MI BARRIO
7. LA VELA PUERCA- EL VIEJO
8. ONCE TIROS- NOS DIJIMOS TODO
9. MAIA CASTRO- SOLO TUS OJOS
10. LOS SHAKERS- ROMPAN TODO
11. JAH GOIKOA ETA REGGAE ZAHARRA- IHESA ZILEGI BALITZ
12. THE GUILTY BRIGADE- NIÑOS DINAMITA
13. TATXERS- EZ DAKIT ZER EGIN