Zuzenean 13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Esan Ozenkiren 30. urteurrenari buruz ‘Badok’ tartean

Hamar urte eta 200 disko pilatu zituen Esan Ozenki zigiluak bere ibilbidean. Haietako lehenaren berrargitalpena kaleratu dute gaur, Negu Gorriak taldearen ‘Gure jarrera’ diskoarena eta horren aitzakia baliatuz, diskoetxeak eman zuenari buruz aritu gara hizketan Jon Eskisabelekin MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Esan Ozenkiren 30. urteurrenari buruz ‘Badok’ tartean

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
1991tik 2001era egon zen martxan Esan Ozenki zigilua.
1991tik 2001era egon zen martxan Esan Ozenki zigilua.

Esan Ozenki zigiluak 30. urte betetzen dituen honetan Elkar argitaletxeak gaur, apirilaren 20an, Negu Gorriak taldearen ‘Gure jarrera’ diskoaren binilo bikoitzeko edizioa atera du. Kasualitatez (edo ez), gainera, Fermin Muguruzak 58 urte betetzen dituen egun berean jazo da gertaera. Jon Eskisabel Badok atariko arduradunak MusikHaria saioan kontatu digunez, edizio hori argitaratzeaz gainera, material ugari jarriko dute publiko zabalaren eskuragarri Esan Ozenki zigiluaren izenean sortu duten YouTubeko kanalean.

Efemeride horri tiraka, Esan Ozenkiren katalagoko hainbat erreferentzia ekarri dizkigu Jon Eskisabelek aste honetako ‘Badok’ tartera:

– Negu Gorriak - Lehenbiziko bala

– Xabier Montoia - Argiarren etorrera

– Anari - Desnúdame, desnúdame

– DUT - Ezjakintasunaren kateak suntsitu

Jaurlaritza Logoa