

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Game Erauntsia
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

'Esan Ozenki' zigiluarekin kaleratutako diskak eta taldeak errepasatzen ari gara 'Kera Deia' saioan. Lehendabiziko roundean Zarautzen bukatu genuen 2kate taldearekin. Bertako partaide zen Mikel Kazalis Izakuskun Forkadarekin batera. Kazalisen ibilbidea errepasatuz, lekua egin diogu 'Anestesia' taldeari ere, Euskal Herriko trash musikan totema da dudarik gabe Anestesia. Baina 'Esan Ozenki' zigiluak oso doinu eta estilo ezberdinei egin zien lekua bere ibilbidean eta saio honetako hautaketak argi islatzen du hori. Saioan ere entzun ditugu 'Delirium Tremens', 'Ama Say', 'King Mafrundi', 'Les Mecaniciens'...