Zuzenean

Ane Garcia

Verde Prato | Kondaira Eder Hura

Audio_placeholder

Verde Prato | Kondaira Eder Hura

Loading player...
Verde Prato- Musika Pilula
Verde Prato- Musika Pilula

Desegin berri den Serpiente taldean eta Mazmorra egitasmoan aritutakoa da Ana Arsuaga musikaria, estilo desberdinak jorratzen. 2019an Bilboko club Larraskiton kontzertu esperimental bat emateko proposamenetik sortu zen bakarrik jotzeko aukera, ustekabean. Emanaldi bakarreko kontua behar zuenak bidea egin du ordutik, eta disko bilakatu da azkenean: “Kondaira eder hura”.

Bere proiektu pertsonalerako aukeratu duen izenak pinturari egiten dio erreferentzia, Arsuaga margolaria ere badelako. Disko honen sormen-prozesua askea eta zintzoa izan dela aldarrikatzen du musikari tolosarrak, eta askatasun eta zintzotasun hori musikaren nahiz hitzen planora eraman du. Euskal Herrian dauden proposamenik interesgarrienen artean dago Verde Pratorena. Galdera eta erantzun zintzoek topo egiten dute bere kantuetan, produkzio soil bezain esanguratsuan.

Jaurlaritza Logoa