Ane Garcia

Iheskide | Tinko Gurean

Audio_placeholder

Iheskide | Tinko Gurean

Loading player...
Iheskide- Musika Pilula
Iheskide- Musika Pilula

Gutako batzuk ezustean hartu gaitu Iheskideren lan berriak, taldearen ibilbidea amaitutzat baikenuen. Hain zuzen, 12 urteko bidearen ostean, taldeak berak iragarri zuen bukaera 2016an. Musikaren harrak, baina, ez du berehalakoan alde egiten, eta eszenatokia beti da erakargarria bertan gustora ibili denarentzat. Disko berri honen izenburuak argi erakusten digu nola jarraitzen duen taldeak: Tinko gurean.

Hirukote gisa itzuli da Iheskide, Tronpi, Xagu eta Ibaiko taldekideekin. Formazio aldaketa sumatu dute diskoa konposatzerako orduan, baina ez da oztopo izan kantuak natural atera zitezen. Iheskideren baitan gauza batzuk aldatu diren arren, beste batzuek berdin-berdin jarraitu dute: haien hitz zorrotzak kritikaz eta borrokaz beteta datoz oraindik.Iheskideren izanari eusten dio 'Tinko Gurean' diskoak, zortzi kantuetan zehar, eta beraz, Iheskideren bila dabilenak lan honetan aurkituko du.