Naiz Irratia

La Rekba

.

Audio_placeholder

La Rekba

Loading player...
Larekba - Musika Pilula
Larekba - Musika Pilula

Unai Azpiroz, Jon Iriarte eta Jaime Alvarez musikarien egitasmoa da La Rekba, jotzeari ez uzteko gogotik sortua. Talderaren izen bera duen EPa du aurkezpen txartela hirukoak. Arrasateko Shot! estudioetan grabatutako lana da, Ander Barriuso teknikariarekin. 

Hiruko formatuak ez ditu La Rekbako kideak Txorroskilorekin jorratzen zuten punk-rocketik aldendu, nahiz eta sorkuntza-prozesuan aldaketak bizi izan dituzten. Gauza berriak probatzeak leku handia izan du EPa osatzen duten 4 kantuak sortzeko garaian, eta horregatik agian, kantu bakoitzak badu bere berezitasuna.

'Orwell', 'Dantzalekuan', 'Bilatu & suntsitu' eta 'Metamorfosia' kantuen izenburuek aukera ugari iradokitzen dizkigute, baina punk-rockaren testuinguruan, susma liteke norantz lerratuko diren mezuak. Hala ere, letra landuak eta batzuetan poetikoak ere badira La Rekbarenak, aldarrikatzaileak eta orijinalak. Hau dugu La Rekbaren 'Bilatu & suntsitu' kantua.