Zuzenean

EFF: «Guri dagozkigun pausoak emateko prest gaude, baina dena ez dago gure esku»

Euskal selekzioak hiruko txapelketa berezia jokatuko du igandean. Euskadiko Futbol Federakundeko zuzendaritza berriaren lehen erronka izango da. Jon Larrea presidente ordeak ofizialtasunaren bidean dagozkien pausoak emateko prest daudela azaldu du NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

EFF: «Guri dagozkigun pausoak emateko prest gaude, baina dena ez dago gure esku»

Loading player...
Landeta buru duen lan talde beria hautatu zuen EFFren batzarra, pasa den martxoan Eibarren. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Landeta buru duen lan talde beria hautatu zuen EFFren batzarra, pasa den martxoan Eibarren. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Emakumezkoen futboleko euskal selekzioa berriro ere lehian izango da hiru urte pasatxo partidarik jokatu gabe izan ostean, Federazioak berak antolatutako nazioarteko torneoa batekin. Argentina, Venezuela, Nigeria eta Euskal selekzioaren arteko txapelketa zen jokatzekoa, baina Nigeriako selekzioak arazoak izan ditu bidaia egiteko eta hiruko berezi bat antolatu du azkenean Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF).

Zuzendaritza berrian presidenteordea da Jon Larrea, NAIZ Irratian azaldu duenez eurek iristerako antolaketa lan gehienak eginda zeuden, «gu martxoaren 8an sartu ginen, beraz aurreko lan taldearen lanaren emaitza ere bada» txapelketa. 

Antzeko txapelketak antolatzen jarraitzeko asmoa dutela azaldu du Larreak, eta ofizialtasuna? «Hori pausoz pauso eman beharreko bidea da, ez dago gure esku soilik. Gu gure eremuan eman beharreko pausoak emateko prest gaude, baina ez dira gure pausoak soilik, faktore asko daude jokoan, instituzioak, gi gobernu gutxienez...» 

Igandeko hitzordura begira publikorik gabe egin behar izateak «pena» ematen diola dio, «horrelako txapelketa erakargarri bat martxan jarri eta zalegoa ezin gerturatu ahal izatea, egun alaitsu hori ezin bizi ahal izateak ematen dit amorrua». 

Jaurlaritza Logoa