Ane Garcia

Kaserna | Gelditu Da Denbora

Esan liteke Kaserna talde berria baino berritua dela. Mr. Pongo taldearen musikak bide berri bat hartzen zuela ikusita, alde batera utzi zuten egitasmo hori kideek, eta beste izen bat hartuta ekin diote Kaserna gisa aritzeari.

Audio_placeholder

Kaserna | Gelditu Da Denbora

Loading player...
Kaserna - Musika Pilula
Kaserna - Musika Pilula

Talde zabala da Kaserna, hip-hopa eta rocka uztartzen dituena, eta Taupakaren babespean dator haien lehen lana: 'Gelditu da denbora'. Asmo txiki-handiak jarri dizkio talde bizkaitarrak bere buruari. Luze samar landutako kantuak dira orain aurkeztu dituztenak, eta ertz asko dituzte.

Eztanda egiteko 8 kantu eskaintzen dizkigu Kasernak disko honetan. Saltoka lehertzeko 8 arrazoi, oihuz eta dantzaz hustutzeko 8 aukera.