Zuzenean

Ion GARATE

«Zailtasun asko izaten ari gara entrenatzeko»

Bigarren mailan, Alcorcon taldean ari da jokatzen Ander Gorostidi tolosarra. Lehen urtea du bigarren mailan. Madrilen bota duen elurtea aprobetxatuz eta asteburuan Kopako partida Valentziaren aurka jokatuko dutela jakinda, NAIZ irratian izan dugu tolosarra.

Audio_placeholder

«Zailtasun asko izaten ari gara entrenatzeko»

Loading player...
Ander Gorostidi Alcorconeko jokalaria. / adalcorcon.com
Ander Gorostidi Alcorconeko jokalaria. / adalcorcon.com

Ander Gorostidi tolosarra da eta Alcorcon taldean ari da jokatzen bere ibilbidean lehenengoz bigarren mailan. NAIZ irratian izan dugu tolosarra, eta lehenik eta behin, Madrilen bizi dela aprobetxatuz, denborale egun hauek nola bizitzen ari den galdetu diogu. «Egoera oso zaila da. Ezin dugu ia etxetik atera ere egin eta entrenamendurik ere ez dugu egin joan den ostegunetik», dio Gorostidik.

Pasa den asteburuko partida, Albaceteren aurka jokatzekoa zutena, bertan behera geratu zen elurteagatik, eta asteburu honetan Kopari dagokion Valentziaren aurkako partida ere zalantza da, nahiz eta oraindik denbora badagoen.

Igandeko norgehiagokari begira «partida zaila» aurreikusten du Gorostidik, baina aukerak dituztela argi du tolosarrak. «Partida bakarrera edozer pasa liteke», dio Alcorconeko jokalariak.

Bestetik, denboraldia ez zutela nahi bezain ondo hasi aitortu du tolosarrak, «baina entrenatzailez aldatu dugunetik emaitza hobeak ditugu eta joko aldetik ere egoera iraultzen ari gara», gaineratu du.

Jaurlaritza Logoa