Zuzenean

Bi kantu laster argia ikusteko moduan dituztela esan dute SUA taldekoek MusikHaria saioan

Azaroko asteazkenetan SUA taldeak egin ditu Beste Bat saioak. Maruri-Jatabeko kideek denetariko musikaz goxatu dituzte Naiz Irratiko bazkalosteak. Ohi den moduan, MusikHaria saiora gonbidatu ditugu taldekideak eta haien asmoen berri eman digute.

Audio_placeholder

Bi kantu laster argia ikusteko moduan dituztela esan dute SUA taldekoek MusikHaria saioan

Loading player...
Kritika oso onak jaso ditu SUA taldeak beren musika ibilbide laburrean.
Kritika oso onak jaso ditu SUA taldeak beren musika ibilbide laburrean.

Mungialdeko gazteak gogor dabiltza musika kontuetan eta horren adierazle da Maruri-Jatabe bezalako herri txiki batean halako musika talde bat eratzea. SUA taldeko kideak MusikHaria saioan izan ditugu bisitari eta kontatu digute hasiera batean beste proiektu bat zutela eskuartean Ane Barrenetxea eta Janire Lopez taldekideek. «Emakumez osatutako taldea egin nahi genuen, baina zailtasunak izan genituen. Hartara, bidean topatu ginen Julen Gilbert-Wright eta Esteban Gabiriarekin eta gaur egungo taldea osatzeko pausoa eman genuen», kontatu digute taldekideek.

2018an hasi eta gutxira kaleratu zuten beren izena zeraman EPa. Hango kantuekin irabazi zuten 2019ko Gaztea Maketa Lehiaketa eta horrek ate gehiago irekitzea ekarri zien. Lan asko egin zuten iaz eta ‘Ordu beltzak’ izeneko diskoa kaleratu. Lehen lan hartatik diskora eboluzio garbi bat ikusi zen eta «nahi baino gutxiago» jo duten arren, ez dira geldirik egon SUA taldekoak.

2020an bi kantu kaleratu dituzte dagoeneko, bakoitza bere bideo eta guzti: ‘Hormak apurtzea’ batetik eta orain arteko kantu punkiena, ’You don't care‘, bestetik. Taldekideek ordea, aurreratu digute «beste bi kantu labetik ateratzear» dituztela. Ez daukate beste lan bat kaleratzeko presarik, eta, momentuz, zuzenean jotzeko aukera izango dute. Aste honetan bertan, esaterako, Donostiako DOKA antzokian joko dute, larunbatean, azaroak 27, 19:00etan. Pozik dira taldekideak, aspaldiko partez Gipuzkoan jotzeko aukera izango dutelako.

Beste bat saioetan beren eraginak ezagutzeko aukera izan dugu, eta guztiak entzuteko moduan dituzue web orrialde honetan bertan.

Jaurlaritza Logoa