Zuzenean

Eli Pagola
Elkarrizketa
Kristina Zuza
Astrofisikaria

«Hirietatik 300 izar eskas ikus daitezke. Naturaren patrimonioa galtzen ari gara»

Argia xahutzen ari gara, energia debalde gastatzen. Kutsadura luminikoaz aritu gara Gelditu Makinak saioan Kristina Zuza astrofisikariarekin. Zorionez, abantaila bat badu kutsadura honek: argiak itzaltzea nahikoa da.

 

Audio_placeholder

«Hirietatik 300 izar eskas ikus daitezke. Naturaren patrimonioa galtzen ari gara»

Loading player...
Kristina Zuza
Kristina Zuza

Kutsadura akustikoa eta atmosferikoa. Edo uraren kutsadura zein lurrarena...kutsadurak asko izan daitezke, baita luminikoa ere. Kristina Zuza astrofisikariarekin azken hau hartu dugu hizpide Gelditu Makinak saioaren 27. atalean.

Hasi aurretik, akaso, argitu beharko genuke zer den argia, ezta?

Ba fisikaren ikuspuntutik uhin elektro-magnetiko bat da. Baina Naiz Irratiko antenatik etxeetara iristen direnak ere hala dira. Kontua da azalera ezberdina dutela. Uhin batzuk gure begiekin ikus daitezke, eta horiek argia bezala ezagutzen ditugunak dira. Uhin bakoitzak hartzen duen abiaduraren arabera guk kolore bat edo beste ikusten dugu.

Eta nola da posible argiak kutsadura sortzea?

Kutsadura luminikoak abantaila handi bat badu beste kutsadurarekiko. Argiak itzaltzen diren momentuan kutsadura desagertzen dela. Horrek esan nahi du irtenbidea oso erreza dela. Ez da lurrean metalak askatzea bezala, edo jarduera industrial batek eragin dezakeen ondorioa bezala... Kutsadura luminikoa berehala desagertzen da.

Kutsadura dietzen zaio iturria artifiziala delako?

Hori da. Argi artifiziala kontrolatzea da helburua argi naturala babesteko. Badira naturaren hainbat aberastasun eta ondare zaindu behar direnak. Adibidez, gaueko zerua. Begi hutsez 3500 izar inguru ikus daitezke, aldiz, gure hirietatik 300 eskas ikusten dira. Horrek esan nahi du naturaren patrimonioa galtzen ari garela. 

Eta zergatik da inportatea ondare astronomikoa?

Berez, egia da kutsasura luminikoak ez duela eraginik unibertsoan. Zorionez, ez dugu hainbeste botererik. Baina, gaur egun, hirietatik atera ez diren umeek ilargia eta 300 izar besterik ez dituzte ezagutu. Aukerak kentzea da hori, ezta? 

Beraz, kutsadura luminikoak eragozten du astroak ikustea baina astro horietan ez du eraginik.

Zorionez hala da. Kutsasura luminikoa konpontzea nahiko erreza da eta gainera, hori konpontzeak esan nahi du energia aurrezten dela eta ondorioz, ekonomikoki ere aurrezten dela. Argi kutsadura kontsideratzen da  horizontaletik gora doan edozein argi hizpi. Orain berritzen ari diren luminario gehienak hori zaintzen dute, baina denek ezagutu ditugu globo itsura duten txupatxus formako farolak, non argi asko gorantz bidaltzen duten. Farola horiek ez dira efektiboak. Bonbila batzuekin ere berdin gertatzen da. Batzuek uhin luzera handiak hedatzen dituzte. Guk ezin ditugu ikusi baina beste bizidun batzuek bai. Beraz, guretzat ez dute balio eta beste batzuei kalte egiten die. Kulturalki ere bada beste kontu bat, argitasuna oparotasunarekin eta segurtasunarekin lotzen dugu. Argi txuriak hori transmititzen du, argi horiak aldiz segurtasun eza.  Hori pedagogikoki aldatu behar dugu. Gehiegizko argi hori erlazionatu behar dugu kotxe batek sekulako kea botatzen dueneko sentsazioarekin, alegia, kutsatzen ari dela.

Beraz, ez gaude sentsibilazatuak kutsadura luminikoarekin?

Ez dago inolako sentsibilizaziorik. Arantzadi Zientzia Elkartetik egiten dira gauzak adibidez, eta katalunian ere badago Cel Fosc elkartea, dibulgazioa egiten dute. Udaletxe batzuek ere aprobetxatu dituzte proposatu zaizkien plangintzak, baina nire iritzia da ez dela oso ezaguna den kontu bat. Sinestu behar dugu gauza batzuk aldatu ditugun bezala hauek ere aldatu daitezkela.

Baina oso ohituta gaude argiarekin funtzionatzera. Argi artifiziala beharrekoa dugu.

Gai honetan sentsibilizatuta gaudenok ez dugu inolaz ere bultzatu nahi iluntasunean bizitzea. Ez dugu esaten argirik ez pizteko, argiak behar ditugu baina egoki erabili behar dira. Horizontaletik gora ez da argirik behar, hirietan argiak beheruntz badoaz, hirian ez ditugu 3500 izar ikusiko, baina mendira joaten bagara bai, Esne Bidea ikusiko genuke. Gaur egun, gauean, argi eta garbi nabaritu daiteke non dagoen herri bakoitza herria ikusten ez bada ere. Argia ikusten da, Aranotik Goizueta ikusten ez bada ere, badakizu non dagoen Goizueta. Esne Bidea begi hutsez ikusi beharko genuke menditik, nahikoa litzateke hiritik ateratzea eta iluntasuna dagoen leku batera joatea, kontua da baina, hirietako argiak alde egiten duela, eta argi hori ez da ezertarako erabiltzen, argia xahutzen ari gara. 

Jaurlaritza Logoa