Zuzenean

Eli Pagola

[30] Plentziako Itsas Estazioa ezagutu dugu

Herriko energia-egoeraz, trantsizioaz, lurrandearen aukerez eta mugez gogoeta luzatzera dator Izaro Basurko EKOPOL taldeko ikerlaria eta Plentziako Itsas Estazioa ezagutu dugu.

Audio_placeholder

[30] Plentziako Itsas Estazioa ezagutu dugu

Loading player...
Plentziako Itsas Estazioa
Plentziako Itsas Estazioa

Irratsaioan zehar ari gara panorama energetikoa pixkanaka ulertzen. Ari gara egoera aldatzeko proposamenak jasotzen. Trantsizioa saihestezina dela aditzen ari garen bezala. Bada garaia, beraz, gaiari errotik heltzeko. Euskal Herriko energia-egoeraz, trantsizioaz, lurrandearen aukerez eta mugez gogoeta luzatzera dator Izaro Basurko EKOPOL taldeko ikerlaria.

Aukera bat da lehenik teoria landu eta ondoren praktikara igarotzea. Beste bat, berriz, praktikatu ondoren teorizatzea. Aitortuko dizuegu Plentziako Itsas Estazioarekin halaxe jardun garela. Bertako zenbait ikerlari izan ditugu aurreko saioetan itsas zientzien gaineko azalpenak emanaz eta gaur, bide beretik segiko dugu, Maren Ortiz etorri baita disrupzio endokrinoa haizatzera. Baina ez hori bakarrik, Ionan Marigomez ere hurbildu zaigu, zentroko zuzendaria bera, eta bertako funtzionamentuaz ariko gara.

Tartean, proposamenen atalari ez diogulako uko egin nahi Etxahun Arregi etorrazari dugu musika gomendio bat egitera.


Jaurlaritza Logoa