«Komunikazioari buruzko tesia da 'Ane'»
Loading player...
Bigarren Kafea|2020/10/16
Captura_de_pantalla_2020-10-15_a_las_21.40.00
La actriz Patricia López Arnaiz es dirigida por David Pérez Sañudo. (NAIZ)

Hiru letrek zenbat zoriontasun eman dezaketen ohartzen ari da David Perez Sañudo (Bilbo, 1987) zuzendari gaztea. 'Ane' filma, bere opera prima, Zinemaldian aurkeztu zen eta Euskal Zinemaren Irizar saria eta Euskal Gidoi Onenaren saria irabazi zituen. Azken hori Marina Pares kidearekin batera.

Gatazka sozial bat kontatzen du filmak, baina zinemagileak eremu pribatuan jartzen du arreta, egoera publiko batek familia-eremuan ere eragina duela erakutsiz. Ane etxera itzultzen ez den neska gazte bat da, Ane thriller bat da baina, batez ere, Ane komunikazio ezari buruzko gogoeta bat da. Eta gogoeta hori gorpuzteko, Patricia Lopez Arnaiz (Vitoria, 1981) izan du bidelagun. Bigarren Kafean biekin hitz egiteko aukera izan dugu. 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia