Zuzenean

naiz irratia

Kontseiluak eta Behatokiak 'Nafarroa Suspertu' planak hizkuntza irizpideak izan ditzala eskatu dute

Nafarroako Gobernuak 'Nafarroa Suspertu' plana jarri du martxan Covid-19ak eragindako alor ezberdinetako krisiei konponbidea emateko. Kontseiluak eta Behatokiak plan horretan hizkuntza irizpideak ere kontuan hartzeko eskatu dute.

Audio_placeholder

Kontseiluak eta Behatokiak 'Nafarroa Suspertu' planak hizkuntza irizpideak izan ditzala eskatu dute

Loading player...
Paul Bilbao
Paul Bilbao

Kontseiluak eta Behatokiak 'Nafarroa Suspertu' planean hizkuntza irizpideak ere kontuan hartu daitezela eskatu dute. Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari nagusia Informazioaren harian izan da.

«Planean aztertzen diren elementuak interesgarriak iruditzen zaizkigu». Bilbaok adierazi du eragileen iritzia kontuan hartzen dela eta interesgarria iruditzen zaiola hori. Baina hizkuntza perspektiba jasotzea falta dela dio. «Pandemia honek erakutsi du euskal komunitateak zer nolako ahulezia bizi duen».

'Nafarroa Suspertu' planak balore positiboak ditu Paul Bilbaoren arabera. Hala ere, dio ez dela momentuz gizarte kohesiorik bermatuko Nafarroan oraindik nafar guztiei hizkuntza eskubide ezberdinak bermatzen bazaizkie.

Jaurlaritza Logoa