Zuzenean

naiz irratia

«Nafarroan legealdi osoa markatuko du Koronabirusaren pandemiak»

Nafarroako Gobernuak 'Nafarroa Suspertu' plana jarri du martxan Covid-19ak eragindako alor ezberdinetako krisiei konponbidea emateko. Ruben Goñi, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendari nagusia Naiz Irratian izan da eta planaren helburua egoera berri eta zail honetatik ateratzen laguntzea dela azaldu du. 

Audio_placeholder

«Nafarroan legealdi osoa markatuko du Koronabirusaren pandemiak»

Loading player...
Nafarroa Suspertu planean parte hartzeko kartela.
Nafarroa Suspertu planean parte hartzeko kartela.

Koronabirusak izan duen eragina nabarmena da gizartean, ekonomian, politikan... Egoera berri eta zail honi irtenbideak emateko Nafarroako Gobernuak plan berri bat aurkeztu du, 'Nafarroa Suspertu' izenarekin. Ruben Goñi, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia Informazioaren Harian izan da eta plana garapen prozesuan dagoela adierazi du.

«Departamendu guztiak laguntzak planteatzen ari dira». Pixkanaka eragile zein ordezkari ezberdinek egindako proposamenak jaso eta sailak horiek aztertzen ari direla azaldu du Goñik. «Eman beharreko pausoak zehaztu eta horien finantziazioak lortzea da helburua».

«Oraintxe bertan gehien kezkatzen gaituena ditugun baliabideak erabiltzeko gai izatea da». Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendariak azaldu du aztertzen ari direla zer nolako laguntzak etor daitezkeen Espainiar estatutik eta Europatik. «Ikusiko da zer nolako baliabideak sartzen diren».

Lagundu nahi dituzten eremuen artean nagusiena osasungintzarena dela dio Ruben Goñik. «Pandemia honek agerian utzi du osasun sistema birpentsatu eta moldatu beharra dagoela». Horrez gain beste eremu batzuk ere aipatu ditu; hala nola etxebizitza, bertako komertzioa edo turismoa.

Momentuz hirurehun ekarpendik gora jaso dituztela adierazi du Goñik. Horietako bat Kontseiluak eta Behatokiak egindakoa. Hauek planak hizkuntza irizpideak ere izan ditzala eskatu dute.

Jaurlaritza Logoa