Zuzenean

Naiz Irratia

Gasteizkoa bertan behera geratu eta streaming bidez emango du kontzertua Zetak-ek

Areto, gaztetxe eta tabernako kontzertuak bertan behera geratzen ari dira Konorabirusaren ondorioz, baina, 'Zetak' taldeak erremedioa aurkitu dio egoerari. Martxoaren 22an, 'Musikak batuko gaitu' lelopean zuzenekoa eskainiko du streaming bidez www.zetak.org web orrialdean, iluntzeko 21:30ean.

Audio_placeholder

Gasteizkoa bertan behera geratu eta streaming bidez emango du kontzertua Zetak-ek

Loading player...
Zetak taldea streaming bidez arituko da koronabirusaren aurrean. (Monika DELA VALLE / FOKU)
Zetak taldea streaming bidez arituko da koronabirusaren aurrean. (Monika DELA VALLE / FOKU)

Zeta taldearen Gasteizko kontzertua bertan behera geratu eta orduan gogotu zitzaien ZETAK taldeko kideei streaming bideko kontzertu bat egitearena. «Etxean geratuta behar badugu, behintzat, ez dezagula bakarrik gaudelaren sentsazioa izan» azaldu du Peio Reparaz Zetak-eko abeslariak Musikharia saioan. Horregatik, jarri diote lelo hori kontzertuari: 'musikak batuko gaitu'. Kontzertua zuzenean izanen da, streaming bidez, bakoitza bere etxetik gozatzeko eta debaldekoa. 

 

Jaurlaritza Logoa