‘Argitzala’ diskoa aurkezteko biran murgilduta dabil Jurgi Ekiza
Bakarkako lan berria kaleratu du Hazparneko musikariak, zuk zeuk egin filosofian. Eta gisa horretara, bakarka, aurkezten dabil Euskal Herriko txoko guztietan ‘Argitzala’ diskoa.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bilbo, Elizondo, Azkoitia, Mutriku… eta gaur, irailak 23, Oñatiko Antixena gaztetxean izango da Jurgi Ekiza bere bakarkako lan berria aurkeztuz, ‘Argitzala’. Intimotasuna bai, baina ezeri ukorik egiten ez dion kantu bilduma. Elektronika, ahots prozesatuak, zer den organikoa eta zer ez… dena ezbaian jartzen duen lana da Ekizaren berriena.
MusikHaria saioan aurkeztu zizkigun kantuak xehetasunez beteta, sorreran izan dituen musika erreferentziak eta hitzen esanahia aletu zigun musikari lapurtarrak mimo handiz. Orain, guztia zuzenean aurkezten ari da, eta urriaren 28a arte izango da kantu hauez kontzertuetan gozatzeko aukerarik.