Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Argitzala’ diskoa eta bira iragarri ditu Ekizak

Hazparneko musikariak bakarkako lan berria kaleratuko duela kontatu du NAIZ Irratiko MusikHaria saioan. Uda bukatu aurretik etorriko da eta bira labur bezain intentsoa ere egingo duela kontatu digu Ekizak.

Audio_placeholder

‘Argitzala’ diskoa eta bira iragarri ditu Ekizak

Loading player...
Estudioko hirugarren bakarkako lana kaleratuko du abuztuan Jurgi Ekizak.
Estudioko hirugarren bakarkako lana kaleratuko du abuztuan Jurgi Ekizak. (Patxi BELTZAIZ)

Jurgi Ekiza musikari lapurtarra eguerdian izan dugu NAIZ Irratiko MusikHaria saioan eta abuztuaren 29an ‘Argitzala’ izeneko bakarkako diskoa kaleratuko duela aurreratu digu. Era berean, ‘Gora negarra’ izeneko abestia ere entzun ahal izan dugu primizian, ordu gutxi barru ohiko plataforma digitaletan ere entzuteko moduan izango dena. 

Ekizak kontatu digunez, gainera, bira bat ere izango du diskoa aurkezteko, «laburra baina intentsoa». Euskal Herriko datak irailaren 18an hasiko dira, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan eta Baionan bukatu urriaren 28an. Tartean 20tik gora data izango dira hainbat txokotan. «Makro ekitaldien garaian bizi garela dirudi eta euskarak ere behar ditu halako espazioak eta erakutsi gai garela horretarako ere. Baina nik horretan ez dut interesik nire proiektuarentzat, niri txikitik eta gertutik aritzea gustatzen zait. Hala, aurreko diskoarekin egin moduan, bakarka aurkeztuko ditut disko berriko kantuak eta Euskal Herriko lurralde eta txoko desberdinetan ibiliko naiz, egun gutxi izango dituen baina intentsoa izango den biran», esan digu Ekizak.

Horrez gainera gogoan izan du Bira kulturgunea ere: «Kontzertu horietako bat Bira kulturgunean eskaintzea pentsatu genuen, baina haiek publiko egin aurretik esan ziguten zein zailtasunen aurrean aurkitzen ziren. Beharrezkoak dira halako espazioak euskararentzat Euskal Herrian eta zer esanik ez Bilbon, beraz, haiek ere gogoan izan nahi nituen albiste hau ematerako garaian». 

Uda bukatu aurretik, beraz, disko berria kalean izango du Jurgi Ekiza Hazparneko musikariak.

Jaurlaritza Logoa