IRRATIA

Zuhatzako uhartean bikain hartu gintuzten euskal udalekuetan

Iaztik zintzilik genuen Arabako hondartzaren bat bisitatzea Kosta ala kosta saioan. Bada, hondartzaren faltan, Zuhatza uhartera egin genuen txangoa.

Zuhatzan begirale lanetan dabil Iker Izagirre tolosarra. (NAIZ IRRATIA)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bizitza propioa duen oasia da Zuhatza. Hirigunetik hogei minutu eskasera dago Zuhatzako uhartea eta bertako lasaitasun eta bakean topatu genituen egunero-egunero lanean dabiltzanak. Haurrentzat bada paradisu moduko bat, euskal udalekuetan eskari handienetakoa jasotzen duen helburua izaten baita Arabako uhartea. 

Bi orduz bertako egunerokoa eta bizitza nolakoa den jasotzen saiatu ginen Kosta ala kosta saioan.