Lide Hernando: «Iluna naiz pentsamendu aldetik. Aldi berean, ameslaria eta hegalaria naiz»
'Ilun eta hegalari'. Horiek dira belearen ezaugarriak Lide Hernando musikariaren ustez. Hala irakurtzen du bere burua ere: nahiko pesimista, baina ameslaria ere bai. Hortik bere azken proiektuaren izena: Bele.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Arantzen artean eroso sentitzen da Lide Hernando musikaria, 'Bele' aurkeztu zuenean ere arantzadun otea jarri zuen ilean. Halaber, arazorik ez du gai arantzatsuez hitz egiteko: erruaz, pesimismoaz, autoezagutza, hitzen balioaz eta ber esanahiaz.
Tarteka bere burua zigortzen duen horietako dela aitortu digu Hernandok: «Ez dakit zergatik zauritzen dudan neure burua, ez naiz kristaua. Agian, judeo-kristau kulturaren parte naiz, eta nahi gabe gure baitan dago». Errua gure gizartean oso sartuta dagoen sinesmena dela dio: «Gero eta erru gehiago sentitu orduan eta pertsona hobeak gara. Eta hori ez da egia». Komunikazioa ikasi zuen Lide Hernando musikariak.
Hainbat hedabidetan kolaboratu du edo kolaboratzen ari da. Naiz Irratian, adibidez, 'Ad Libitun' saioa dauka. Liher taldearekin auto-ekoiztutako 5 disko ondu zituen. Ispirit emakume gospel taldeko partaidea izan da. Orain, 'Bele' bakarkako proiektuarekin disko bat du.
2023an 'Izotz ura' nobela eman zuen argitara. Itxialdiak eta bere jarduera musikalaren etenaldi behartuak hainbat gogoeta egitera eraman zuen Hernando: Musika-industriarekiko zuen harremanaz, musikarekiko zuen harremanaz, emakume musikariekiko zuen harremanaz.
Hala kontatu zuen NAIZen.