Denboraldiko azken ‘Gramofonoa’ saioa
Gramofonoa 3x34
Este navegador no soporta el elemento audio.
Estitxu Pinatxo
Ekainaren 28ko saioa, denboraldi honetako azkena izanen da. Eta bertan hainbat musikari handi gogoratuko ditugu. David Knights, Procol Harum taldeko baxujolea zorionduz hasiko gara. Baina ez da bakarra izanen. Raul Seixasek, Brasilgo rockaren aintzariak ere urteak bete dituelako gaurko egunean. Baita David Minerrek, The Great Society taldeko baxujoleak, ere. Bertzalde, utzi gaituzten musikari batzuk ere gogoratuko ditugu: 2015ean zendutako Chris Squire, Yes taldeko baxujole eta sortzailea; 2016an Scotty Moore, gitarjolea eta Elvis Presleyen ondoan urteetan ibilitakoa; eta 2017an Dave Rosser, Afghan Whigs taldeko gitarjolea.